Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia

Aikor aldizkaria 2013ko mar. 26a, 09:21

Pailazoek Sentitu, pentsatu, ekin ikuskizuna eramango dute maiatzaren 3an Zamudiora. Ekintza Lagatzu euskara elkarteak antolatu du, eta arratsaldeko 7etan izango da herriko kiroldegian. Elkartearen bazkideek lehentasuna edukiko dute sarrerak erosteko orduan. Hala, apirilaren 10etik 12ra bitartean, 18:00etatik 19:00etara, eskuratu ahalko dituzte Lagatzu elkartearen lokalean. Lagun bakoitzak sarrera bi erosi ahalko ditu. Sarrera bakoitzak sei euro balioko du. Sobera gelditzen diren sarrerak apirilaren 15etik 19ra bitartean ipiniko dira salgai udaletxean, zortzi euroan. Zamudion erroldatutako 12 urtera arteko ume bakoitzak, gehienez, sarrera bi hartu ahalko ditu.