Julemendi Zamudioko herriko tabernak 30 udaberri bete ditu eta, urteurrenaren haritik, zapatuan ekintza bat egingo da tabernaren aurrean. Hura eguerdiko 12,30ean hasiko da eta, besteak beste, egitasmoaren ibilbidea ekarriko da gogora. “Era berean, Julemendi geurea dela aldarrikatuko dugu”, esan dute antolatzaileek. Trikipotoa ere egingo dute eta haren ostean, herri bazkaria.