Julemendiren urteurrena ospatzeko ekitaldia

Aikor aldizkaria 2013ko api. 26a, 10:05

Julemendi Zamudioko herriko tabernak 30 urte bete ditu eta urteurrenaren haritik, apirilean, ekitaldi bat egin da haren aurrean. Zamudiokoa Euskal Herrian zabaldu ziren lehen herriko tabernetariko bat izan zen eta ekitaldian bere sorreraren inguruan egin ziren ahaleginak ekarri ziren gogora, baita urteetan ilusioz egindako ibilbidea ere. Azaldu zuten moduan, Julemendi elkargune bat zen eta handik herritar asko pasatu dira. Horientzat ere izan zituzten hitz batzuk. Grande Marlaska epaileak Zamudioko herriko taberna bi urtez ixteko agindua eman zuen 2006. urtean. Ekitaldian itxiera eta haren inguruan izan ziren gertaerak gogorarazi zituzten, eta kautelazko neurria agindu zenetik hona zazpi urte pasatu diren arren, Julemendik itxita jarraitzen duela salatu zuten. Ekitaldian 30 bat lagun batu ziren. Ostean, trikipoteoa eta herri bazkaria egin zituzten.