IX Euskal Astea

Aikor aldizkaria 2013ko api. 26a, 10:07

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak urtean antolatzen dituen ekitaldi era-kargarri eta garrantzitsuetariko bat da Euskal Astea. Aurtengoa bederatziga-rrena da. “Euskarak egiten gaitu euskaldun” lelopean, ekitaldi sorta zabala prestatu dute maiatzaren 2tik 6ra bitarteko egunetarako. Garazi Hach Embarek-ek hitzaldia emango du maiatzaren 2an, eguenean, arra-tsaldeko 7,30ean Zamudiotorren. Neska sahararra da, baita euskalduna ere, eta hitzaldian hainbat kontu azalduko ditu berari eta bere herriari buruz. Pirritx, Porrotx eta Marimototsek gozatzeko aukera emango die umeei hurrengo egu-nean. Pailazoek Sentitu, pentsatu, ekin! ikuskizuna eramango dute herriko kiroldegira. Zapatu goizean egingo den ekintzaren helburua umeek herriko bazterrak eza-gutzea da. Hitzordua goizeko 11etan ipini dute Zamudiotorren. Leku horretan ere kantaldia eskainiko du Patxi Saizek iluntzeko 8,30ean. Sarrera doakoa izango da. Maiatzaren 5ean, domekan, Bizkargi Eguna ospatuko da eta Lagatzukoek hara joateko irteera antolatu dute Arroeta mendi taldearekin batera. Plazatik goizeko 9etan irtengo dira. Nolanahi ere, umeekin joango direnek Goikoelexalde Larra-betzuko auzoraino autoz joateko aukera dute, eta handik oinez Bizkargira. Haiek goizeko 10etan irtengo dira Zamudioko Eleixalde aparkalekutik. Azkenik, maiatzaren 6an, iluntzeko 8etan, Jon Maiak zuzendutako Gazta zati bat dokumentala aurkeztuko da Zamudiotorren. Hizlari Dani Oiarbide Nazioen Mundua ekimenaren kidea arituko da. Sarrera doakoa izango da.