Zamudioko Udalak hondakin organikoetarako edukiontzi berria aurkeztu du. Edukiontzi horren zabaltze-sistema elektronikoa da. Halako sistema bat duen lehenengo edukiontzia da Euskadin, Herritarren Txartelerako garatu den tek-nologian oinarritua. Herritarren Txartela txartel pertsonalizatu bat da, 14 urtetik 85 urte bitarteko zamudioztar guztiei doan bidali zaiena. Txartela erabil daiteke udal izapideak egiteko, erreserbak egiteko, Udalaren kirol- eta kultura-instalazioetan sartzeko eta Jagon Zamudion webgunean gorabeheren berri ema-teko. Hemendik aurrera, hondakin organikoetarako edukiontzia zabaltzeko ere erabili ahal izango dute.
Zerbitzua martxan jarri ahal izateko, txartela hurbiltzean aktibatzen den ira-kurle elektroniko bat ipini da edukiontzi marroiaren ohiko sarrailaren ordez. Edukiontzian kontrol bolumetrikorako sistema bat jarri da, edukiontzian zenbat lekua dagoen jakiteko eta bilketa zerbitzua hobetzeko.
Edukiontzia sarritan erabiltzen dutenek diru-kopuru batzuk hartuko dituzte saritzat, herriko saltokietan gastatzeko. Diru-kopuruak txartelean bertan eza-rriko dira, txartelak erosketak ordaintzeko ere balio duelako.