Zamudio-Zamudio zikloturista herritarrek egutegian ondo markatuta duten hitzordua da. Hala, oso ekitaldi arrakastatsua izaten da eta, antolatzaileek esan dutenaren arabera, aurtengo edizioan inoiz baino parte-hartze aktiboagoa egon da.
Lasterketa irailaren 14an egin zen eta bertan 700 lagun inguruk eman zuten izena. Parte-hartzaileek hiru buelta eman zizkioten Ugaldeguren eta Torrelarragoiti industriguneen artean antolatutako ibilbideari. Era berean, mendi-bizikletan aritzeko zirkuitua ipini zen egun osoan zehar, eta herri-bazkaria eta musika egon ziren.
Bestalde, Zamudioko merkatarien eta zerbitzuen elkartea jendaurrean aurkeztu zen arratsaldean, eta Balkoi Apainduen Lehiaketaren sariak eman ziren. Baserrien kategoria Cristina Bilbaok irabazi zuen; eta etxebizitzen kategoria, Maria Jesús Guerreirok.