Durangoko jaietarako autobusa

Aikor aldizkaria 2013ko irailaren 26a

Durangoko jaiak laster izango dira, eta Zamudion autobus bat ipiniko dute hara joateko eta handik itzultzeko. Autobusa gaueko 9etan eta 11etan irtengo da he-rritik, eta goizaldeko 5etan eta 7etan itzuliko da. Zerbitzuak euro bat balio izango du eta herrian erroldatuta dauden lagunei dago zuzenduta. Urriaren 11ra arte eman daiteke izena udaletxean edo Gazte estazioan.