Meñika, Herriraren aurkako operazioan atxilotuen artean

Aikor aldizkaria 2013ko ira. 30a, 13:11

Guardia Zibila Herrirak Bilbon, Iruñean, Gasteizen eta Hernanin dituen egoitzetan sartu da, Eloy Velasco epaileak hala aginduta, eta dagoeneko 18 lagun atxilotu dituzte. Atxilotuen artean Ibon Meñika zamudioztarra dago. Polizia Hernaniko egoitzara sartu denean bilera bat egiten ari zen eta Meñika bertan atxilotu dute. Epaileak Herriraren egoitzak ixteko agindua eman du, eta sare sozialetan dituzten kontuak eta diru kontuak blokeatzeko. Operazioa oraindik badago zabalik eta hura Herrira Amnistiaren aldeko Batzordeen eta Askatasunaren oinoredekoa delakoan ari dira egiten. “ETAko kideen omenaldiak antolatzea leporatzen die Guardia Zibilak, "ehundik gora"”, irakurri dugu Berria egunkarian. Elkarretaratzera deitu da arratsalderako, hainbat hiritan eta herritan. Zamudion, iluntzeko 8etan izango da.