Baserri munduarekin hitzordua, Zamudion

Aikor aldizkaria 2013ko aza. 5a, 13:28

Argazkiak: Arantza Atxutegi

Zamudioko Azoka Bizkaiko egutegian erabat finkatuta dagoen hitzordua da eta horren adierazgarri herrira joan den asteburuan hurbildu den jendetza handia da. Azokara nekazaritza arloko produkturik onenak eraman ziren, besteak beste, ortuariak, esnekiak eta fruta. Gainera, aurreko urteetan moduan, Euskadiko Limusin abelgorrien Txapelketa eta Nekazaritza lehiaketa egin ziren, eta herriko ganadua ipini zen ikusgai. Dastatzeak ere egon ziren. Azokak nobedadea ekarri du aurten, izan ere haren barruan, zapatuan, lehendabiziko aldiz egin da Txokolate, Gozo eta Artisautza Azoka, zeinak harrera ona eduki baitu eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Azokari balio erantsia eman baitio. Azoka dela-eta, motorrak berotu dituzte Zamudion, herriko jaiak bariku honetan hasiko baitira.