Lagatzuren ekintzak

Aikor aldizkaria 2013ko azaroaren 28a

Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak “Olentzerori gutuna” lehiaketa antolatu du 15. aldiz. Hura Lehen Hezkuntzako 2. mailatik 6. mailara bitarteko ikasle zamudioztarrei dago zuzenduta eta lanak helbide honetara agindu behar dira: Aresti kalea 2, behea - Zamudio. Sariak abenduaren 27an, 20:00etan, banatuko dira kiroldegian. Ostean, Madiber magoaren ikuskizuna egongo da. Bestalde, Zientzia ikuskizuna umeentzako antzerkia antolatu dute Euskaren Egunaren haritik. Antzezlana Di-da taldeak eskainiko du eta abenduaren 1ean, 12:00etan, izango da Zamudiotorren. Era berean, aipatu beharra dago Zamudioko Gazte Estazioan ere Euskararen Eguna ospatuko dutela, abenduaren 7an, 20:00etatik aurrera.