Bisita-kopurua igo da BTEk-en

Aikor aldizkaria 2014ko urt. 27a, 13:29

Teknologiaren Interpretazio Zentrotik jakinarazi duten bezala, iaz ia 2.500 ikasle eta irakaslek bisitatu zuten BTEK, aurreko urtean baino % 10ek gehiago. Hezkuntza zentroetatik eta beste erakunde batzuetatik joandako talde kopuruak ere gora egin zuen: % 37. Orotara 107 taldek bisitatu zuten BTEK 2013an; 78, aurreko urtean. Guztira 4.000tik gora bisitari jaso zituen, aurreko urtean baino % 7 gehiago. Bisitari gehienak Bizkaikoak izan ziren, % 87; Gipuzkoakoak, % 8; Arabakoak, % 1; Estatuko beste autonomi erkidego batzuetakoak, % 1; eta atzerritarrak, % 3. Ikastetxeez gainera, esan behar da iaz hainbat Udalek antolatu zituztela bisitak Teknologiaren Interpretazio Zentrora, hala nola Zamudioko Udalak edo Berrizekoak. Baita Gurasoen elkarteek ere.