Dantzen agerraldia, Zamudion

Aikor aldizkaria 2014ko ots. 24a, 10:57

Hiru Bat Zamudioko dantza taldeak ekitaldi berezi bat antolatu du martxoaren 15erako. Arratsaldeko 7etan izango da kiroldegian. Andra Mari Galdakaoko dantza taldeak bere errepertorioaren zati bat eskainiko du bertan; Nafarroako eta Iparraldeko dantzak, tartean. Dantza taldetik jakinarazi duten moduan, ekitaldiak herrian euskal dantza eta kultura sustatzeko ekarpena egitea du helburu. “Gainera, gure taldean batez ere umeak daude eta horrek mugatu egiten gaitu dantzen agerraldiak antolatzeko orduan. Beraz, ekitaldi honi esker nahi dugu zamudioztarrek nagusiek egindako dantzak herrian bertan ikusteko aukera izatea”.