Lagatzuren ekitaldiak

Aikor aldizkaria 2014ko ots. 24a, 11:47

Zamudioko euskara elkarteak ardo dastatze ikastaroa antolatu du martxoaren 11rako, 13rako eta 14rako. Hori arratsaldeko 7etatik 9etara izango da Larragoiti jauregian eta izena ematea martxoaren 4ra arte egin daiteke. Bazkideek eta Berbalagunek 25 euro ordainduko dute; eta gainontzekoek, 35 euro. Bestalde, aurten ere Iparraldera joango dira Arroeta mendi taldearekin batera. Bidaia martxoaren 29an eta 30ean izango da. Zapatuan, ibilbidea egingo dute kostaldetik eta domekan, Zuberoara joango dira Maskarada ikustera. Bidaiak 50 euro balio du bazkideentzat eta berbalagunentzat; 55 euro, ez bazkideentzat; eta 30 euro, 18 urtera artekoentzat. Izena emateko epea martxoaren 4an amaituko da. Bai Iparraldera joateko, bai ardo dastatze ikastaroan parte hartzeko izena ematea 94 452 34 47 telefonora deituta edo lagatzu@lagatzu.org helbidera mezu bat aginduta egin daiteke. Azkenik, bertso-afaria egingo dute apirilaren 4an, Lubarrieta jatetxean. Bertan, Etxahun Lekue, Jone Uria eta Unai Iturriaga arituko dira bat-batean. Afariak 15 euro balio du; 12 euro, 20 urtetik beherakoentzat. Txartelak martxoaren 31ra arte har daitezke Estankoan, Mari Elinean, Batzokian eta Susterrak tabernan. Lehen aipatutako telefono zenbakira deituta edo helbide elektronikoaren bidez ere eskura daitezke.