Inisitue hango gazte asanbladak jaialdi feminista antolatu zuen urriaren 18an. Ekitaldiak hasiera eman zion aurtengo ikasturteari. “Abortuaren Legearen erreforma bertan behera gelditu denez, jai bat egitea pentsatu genuen, baina hainbat ideiaren eta eztabaidaren ondoren zerbait zabalagoa egitea erabaki genuen”. Hala, poteo girotua antolatu zuten eta zapi moreak banatu zituzten herritarren artean, doan. Herria ere apaindu zuten tabernarik taberna. “Pankarta aldarrikatzaileak eta zirikatzaileak egin genituen: Babosak baratzera eta olagarroak itsasora, esate baterako. Esaldi matxistak ere erabili genituen karteletan, adibidez, ez egin negarrik, hori neskek egiten dute-eta. Jendeak ikus zezan zelako gauzak esaten ditugun egunero, konturatu barik. Kartel horien ondoan esaldi onak eta positiboak zituzten kartelak ipini genituen”. Konfetia, turutak apaingarri moreak… ere erabili zituzten. Trikitilariek, pandero-joleek, abestiek… girotu zuten ekitaldia eta han 30 gazte inguru elkartu ziren. Nagusiek eta umeek ere bat egin zuten ekintzarekin.
Gazte asanbladak emakumeen eskubideen aldeko hainbat ekintza antolatzen ditu Zamudion, urtean zehar. Besteak beste, autodefentsa feministari buruzko ikastaro bat, abortuari buruzko hitzaldi bat eta antzerki bat egin ziren iaz.