Lujua eta Estrada, txapeldunak Zamudion

Aikor aldizkaria 2014ko abe. 16a, 10:23

Argazkia: Pedro Landeta

Azaroaren azken asteburuan, Zamudioko Rallya antolatu zuen bigarren aldiz Zamudio Racing elkarteak. Horretarako, Bizkaiko Real Peña Motorista elkartearen laguntza eduki zuten. Oso eguraldi txarra egin zuen, eta, probaren gogortasuna dela-eta, parte-hartzaile batzuek lasterketa uzteko erabakia hartu zuten. Hala ere, ikusleak zein antolatzaileak pozik azaldu ziren ikuskizunarekin. Proba Xabier Lujua pilotuak eta Jesus Estrada kopilotuak irabazi zuten. Proba Euskadiko Rallyen Txapelketarako izan zen puntuagarria. “Eskerrak eman nahi dizkiegu proban parte hartu zuten talde guztiei, baita gu laguntzera etorri ziren lagun guztiei ere. Ezinbestekoak dira guretzat, eta espero dezagun etorkizunean ere beren laguntza edukitzea”, adierazi zuten antolatzaileek.