IGAk ekintzak antolatu ditu Inauterietarako

Aikor aldizkaria 2015ko ots. 6a, 11:48

Zamudioko Inisitue Gazte Asanbladak Inauteriak ospatuko ditu otsailaren 14an, zapatuz. Egun horretarako, mozorro lehiaketa antolatu dute eta gaia “Munduko kulturak” izango da. Ostean, poteoa egingo dute Leizaola plazatik hasita. Besteak beste, jolasak eta musika ere egongo dira. Bestalde, prentsaurreko bat emango dute gaueko 9etan, Susterrak tabernako plazan. Bertan aurtengo proiektuak aurkeztuko dituzte jendaurrean.