Saskibaloi eskola osatu nahi dute Txorierrin

Aikor aldizkaria 2015ko mai. 26a, 09:07

Ekimen hau Txorierriko saskibaloi zale batzuek bultzatu dute. Azaldu digutenez, gure herrietan zaila da saskibaloi taldeak osatzea, eta horregatik pentsatu dute irtenbide egokia izan ahal dela herri guztiak batu eta Txorierri mailako eskola bat bultzatzea. Egitasmoa edozein adinetako neskei zein mutilei dago zuzenduta eta, futbolaz eta pilotaz gainera, kirola egiteko beste aukera bat ere ematea du helburu. Zehaztu digute eskolak euskaraz emango direla. Egitasmoa maiatzaren 30ean aurkeztuko dute Zamudion, Agirre Lehendakariaren plazan, hain zuzen ere. Baina euria egiten badu, kiroldegira eramango dute ekintza. Goizeko 11etatik aurrera 3x3 txapelketak egongo dira, KO lehiaketak bikoteka, eta Two-ball bikoteka. Antolatzaileek txorierritar guztiak animatu nahi dituzte Zamudiora joatera eta egitasmoa ezagutu eta bertan parte hartzera. Horrela, bada, mahai bat ipiniko dute informazioa emateko eta izen-emateak jasotzeko. Informazio gehiagorako eta izena emateko, helbide elektroniko honetara ere idatzi daiteke: txorierribasketeskola@outlook.es.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).