Maridaje ikastaroa antolatu dute barikurako Zamudion

Aikor aldizkaria 2015ko eka. 2a, 09:18

Ikastaroa Juanan Diezek emango du eta parte-hartzaileek perretxikoak eta ardoa uztartzen ikasiko dute bertan. Ikastaroa Zamudioko Torrelarragoiti txokoan izango da iluntzeko 9etan eta 20 euro balio du. Ekintza Lagatzu euskara elkarteak antolatu du. Informazio gehiagorako: 94 452 34 47 eta lagatzu@lagatzu.org.