Zozketa egin da “Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpainan parte hartu duten zamudioztarren artean eta irabazlea Leo Aurrekoetxea izan da. Irabazleak 30 euroko txartel bat jaso du, herriko liburudendan euskarazko liburu bat erosteko. Zozketa Zamudioko udal liburutegiko erabiltzaileen artean hain zuzen ere egin da, eta ekainaren 30ean beste zozketa bat egingo da liburudendatik pasatu direnen artean.