Hiru Bat Zamudioko dantza taldeak erromeria bat antolatu du urriaren 4rako, Bertoko soinu tresnen elkartearekin batera. Erromeria horretan, taldeko dantzariek ez ezik gainerako herritarrek ere parte hartzea nahi dute. Horretarako, Aiko taldera jo dute eta ikastaro bat prestatu dute, parte-hartzaile guztiek ikasi ahal izan ditzaten erromerian dantzatuko diren dantzak. Ikastaroa irailaren 26an, zapatuan, egingo da Kultura-etxeko patioan, arrastiko 6etan. Ikastaroa egiteko ez da aurretiaz eman behar izena. Kultura-etxeko patioan, beraz, nahi duen guztia ager daiteke, dantzak ikasteko.