Zamudioko Udalak Kartelen XIV. Lehiaketa antolatu du, San Martin jaiak iragartzeko. Oinarriak Udaletxean eta zamudiokoudala.net webgunean daude eskuragarri. Lanak irailaren 25era arte aurkez daitezke, eta irabazleak 300 euroko txartel bat jasoko du saritzat, sistema honi atxikita dauden Zamudioko dendetan gastatzeko. Egokia iritziz gero, epaimahaiak sari berezi bat ere eman ahal izango du.
Epaimahaiak urriaren 2an, 13:00etan, eta Udaletxeko kultura bulegoetan, jakinaraziko du bere iritzia. Lanak azaroaren 6tik 20ra arte ipiniko dira ikusgai Zamudiotorren.