Zamudioko Zikloturista, irailaren 19an

Aikor aldizkaria 2015ko uzt. 29a, 12:17

Argazkia: Mari Carmen Noya

Zamudioko hitzordurik garrantzitsuenetariko bat da eta jende asko batzen du; iaz, esate baterako, 600 lagun inguruk hartu zuten parte bertan. Aurten, irailaren 19an egingo dute Bidekoetxe parkean. Txartelak eta kamisetak 09:30etik 11:00etara bananduko dituzte eta lasterketa 11:30ean hasiko da. Parte-hartzaileek, guztira, hiru buelta eman beharko dituzte atonduko den zirkuitutik. Umeentzako mountain bike zirkuitua ere antolatuko da, eta ogitartekoak banatuko dira txirrindularien artean, indarrak berri ditzaten. Bazkaldu ostean, erromeria egingo da. Zamudio-Zamudio Zikloturistan izena ematea irailaren 18ra arte egin daiteke Udaletxean. Hamazortzi urtetik beherako zamudioztarrek euro bi ordaindu beharko dute; eta 18 urtetik gorakoek, hiru euro. Gainerakoek, bost euro. Prezioaren barruan txartel bi sartzen dira: alde batetik, kamisetari dagokiona; eta bestetik, ogitarteko eta edariarena.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).