Eibar-Sporting, bihar Zamudion

Aikor aldizkaria 2015ko ira. 2a, 14:13

Gazituaga Zamudioko futbol zelaiak 25 urte bete ditu aurten eta, horren haritik, Zamudio Kirol Elkarteak Eibar eta Sporting Gijon taldeen arteko lagunarteko partida antolatu du biharko. Asteburu honetan ez dago ligarik Europan, selekzio nazionalek jokatuko dutelako, eta horregatik Eibar-Sporting partida jokatzeko aukera sortu da. Hitzordu galdezina da Txorierriko futbolzaleentzat, Lehenengo Mailako taldeak zuzenean ikustea zaila baita. Partida irailaren 3an, 19:00etan, jokatuko da. Zamudio taldeko bazkideek 5 euro ordaindu behar izango dute, eta bazkideak ez direnek, aldiz, 10 euro. Partida hau ez da ziur asko urteurrena dela-eta egingo den ekitaldi bakarra. Antolatzaileek Zamudio eta Athletic taldeen beteranoen arteko partida bat antolatu nahi dute urrirako, San Martin jaietarako.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).