Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zamudioko Udaletik jakinarazi duten moduan, Txorierri etorbidea trafikorako itxiko da irailean, Meadwestvaco enpresaren zamalanetako kaiaren parean. Bidea goizeko 8etatik arratsaldeko 5ak arte egongo da itxita egun hauetan: irailaren 17an, 18an, 19an, 21ean, 22an, 23an eta 24an. Udalak baimena eman dio enpresari bide zati hori bere lanetarako erabiltzeko, aipatutako egunetan eta ordutegian. Ordezko bidea irudian duzue.