Edadekoei zuzendutako hitzaldi sorta Zamudion

Aikor aldizkaria 2015ko urr. 2a, 11:38

Atzo Nagusien Nazioarteko Eguna izan zen eta, data horren haritik, Zamudion ekitaldi batzuk antolatu dituzte datorren asterako. Hala, astelehenetik barikura bitartean Truiondo zaharren etxeko lagunek egindako eskulanak ipiniko dira ikusgai Zamudiotorren. Martitzenean, urriaren 6an, Sebastián Uriartek, CAE eta Zurekin Bus enpresaren koordinatzaileak, hitzaldi bat eskainiko du eta bertan, besteak beste, edadekoen beharrizanak eta garraioa horietara zelan egokitu den aztertuko ditu. Hitzaldia 17:30ean izango da. Bestalde, Laura Gonzálezek, Gastronomia Baska enpresaren dietista-nutrizionistak, pertsona nagusien elikadurari buruzko hitzaldia zuzenduko du eguaztenean, urriaren 7an. Saioa 17:30ean hasiko da. Eta Nerea Sainz Bakaikoak, El Karmelo-Naguspea eguneko zentroaren psikologoak, dementzia motak eta haien bilakaera izango ditu hizpide eguenean, urriaren 8an, 17:00etatik aurrera. Hiru hitzaldiak Zamudiotorren egingo dira. Azkenik, barikuan, urriaren 9an, omenaldia egingo diete 90 urte dituzten lagunei Truiuondo egoitzan. Ekitaldia 17:00etan izango da. Diplomak banatuko dira eta brindisa ere egingo da.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).