Asteburu honetan Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka egin da Zamudion, 30. aldiz. Horrekin batera, Txokolate, Gozo eta Artisauen Azokaren hirugarren edizioa eta November Festa ere antolatu dituzte. Horien haritik, hainbat postu jarri dira eta bisitariek jai-giroaz gozatzeko aukera izan dute.