Bertokok <i>Jota´n´rec</i> diskoa aurkeztuko du bihar Bilbon

Aikor aldizkaria 2015ko abe. 11a, 15:02

Diskoa elkartearen 20. urteurrenaren haritik grabatu dute eta bihar aurkeztuko dute Bilbon. Eguerdiko 12:30ean, grabazioaren making of-aren ikustaldia eskainiko dute Kalderapeko Euskal Kultur Elkartean. Ostean, 15:00etan, diskoaren aurkezpena eta bazkari herrikoia burutuko dira Bilboko Kafe antzokian. Jota´n´rec diskoan, melodia tradizionalez osatutako 8 kanta topatuko ditugu. Kantu horiek, eskolako txalaparta, alboka, trikitixa, pandero, euskal kantua eta dultzainako ikasleek soilik grabatu dituzte, hauen irakasleen laguntzarekin eta zenbait musikarik borobildu dituztelarik. Grabazioa Balea Musika Ideiak estudiokoek bideratu dute, Asier Ercilla teknikariaren eskutik eta ekoizpen musikala berriz, Igon Olaguenaga musikari eta irakasleak zuzendu du. Azkenik, aipagarria da ere, elkarteak Zamudioko Udalaren babesarekin aurre egin diola proiektuari.