04/08 sumarioan auzipetuak libre; Aner Petralanda txorierritarra, tartean

Aikor aldizkaria 2016ko urt. 13a, 14:25
Ezker abertzaleko 35 kideren aurkako epaiketa amaitutzat eman da gaur Auzitegi Nazionalean, bi aldeek lortutako akordioaren ondorioz. Auzipetuek akusazioak eta legeriaren aurka aritu direla onartu dute, eta indarkeriazko jarduera ororen aurkako konpromisoa hartu dute. Era berean, espero dute aitortza horrek biktimen oinazearen ordainerako balio izatea. Horren truke, AVTk eta Dignidad y Justiciak onartu dute espetxe zigorrak murriztea eta urte eta erdi eta urte bi bitarteko zigorrak ezarri dizkiete guztiei. Ondorioz, ez da inor kartzelara joango. Auzipetuen artean, Aner Petralanda zamudioztarra egon da. Gazteak ezin izango du bi urtean kargu publikorik bete. Epaiketa joan den urteko abenduan hasi zen, Seguran 2007. urtean egindako polizia operazioaren haritik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).