Hirurogeita zazpi urteko gizon bat hil da gaur goizean Zamudion, traktoreak harrapatuta. Istripua goizeko 10:30ak inguruan gertatu da. Gizona Aranoltza eta Sandoni auzoen arteko baso pribatu batean zegoen egurra batzen. Azaldu diguten bezala, egurra traktorearekin zeraman arrastaka eta autotik jaitsi da zama atontzeko. Momentu horretan traktoreak gizona harrapatu du, zergatia oraindik ez dakiten arren. Lekura suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak joan dira gizona laguntzera; hala ere, hil da.