Euskara eta Zamudioko historia, Lagatzu Eguneko protagonistak

Aikor aldizkaria 2016ko eka. 22a, 11:14
Aurreko urteetan moduan, Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Lagatzu Eguna – Euskal Jaia antolatu du zapaturako, ekainaren 25erako hain zuzen ere. Aurten, herri antzerkia egingo dute goizean eta, besteak beste, industrializazioa, emigrazioa, trena, Gerra Zibilia eta etorkizuna jorratuko dituzte bertan. Ikuskizuna Kultura Etxean izango da, eskola zaharretan, eta aktore herritarrak ibiliko dira. Ostean, kale-jira-bira-dantza-poteoa egingo da Bertoko, Kantarelux, Hiru bat eta Gazte Alai elkarteek eta bertsolariek girotuta. Herri bazkariaren ostean, eszenatokira igotzeko ordua izango da. Taberna Ibiltaria taldearekin batera ohiko abestiak kantatuko dituzte taldeka. Eguna borobiltzeko, erromeria egongo da Trikizio taldearen eskutik. Bestalde, eta egun nagusia zapatua izango den arren, barikuan musika ikuskizun bat egongo da Fernan eta Natxo tabernen arteko plazan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).