Herriko hamahiru gazte baserritarrek euren indarrak batu dituzte euren jarduerari bultzada bat emateko. Beste beste, merkatu txiki bat antolatuko dute Zamudion, lehendabiziko aldiz .
Joana Lara eta Ibai Etxabarria dira gazte baserritar horietako bi. Azaldu digutenez, merkatu txikia hileko lehenengo zapatuan egingo dute, goizean, eskola zaharreko patioan, eguraldi ona badago, eta aterpean, euria bada. Ekoizleek bertan ipiniko dituzte ikusgai eta salgai euren produktuak: ortuariak, ogia, marmelada, arrautzak, txakolina, landarak, oiloak, barraskiloak eta garagardoa, batzuk bakarrik aipatzearren. Aipatu beharra dago, gainera, gehienak produktu ekologikoak direla.