Hala, goiz-goizetik ekingo diete ekitaldiei. Eskola zaharretan mural bat egingo dute, eta ondoren, tabernatatik zehar ibiliko diren trikitilari eta panderojoleek herria girotuko dute bazkal ordua heldu arte. Bazkal ostean, Bertsxortan antzerki-taldearen emanaldia egongo da, eta egunari amaiera emateko, inguruko gazteek osaturiko taldeak arituko dira: Utopia eta Hardcore.exe, Sakatu elektrotxaranga, Bidean erromerie eta, Zamudiotik, Z Project. “Zamudioko gazteriaren indarra erakutsi gura dugu, baita antolatzeko eta autogestionatzeko daukagun gaitasuna ere bai. Horregatik, hainbeste lan eta esfortzuren ostean, herria hartu eta kaleak betetzeko deia egiten dugu”.