Ekitaldiek herriko gazteriaren indarra eta gazteek ekintzak antolatzeko eta autogestionatzeko daukaten gaitasuna erakustea izan zuten helburu. “Balorazio positiboa egiten dugu orokorrean, genituen helburu guztiak bete egin genituelako. Hala ere, hemendik aurrerako erronketan parte hartzeko eta gazteon erronkei alternatibak eraikitzeko deia luzatzen diegu herriko adin guztietako gazteei”.
Eguraldi ederra egin zuen apirilaren 22an eta, hura lagun, Gazte Eguna aurreikusitakoaren arabera irten zen. Herriko gazteak goiz goizetik batu ziren mural bat egiteko eta poteoan ibili ziren tabernetatik. Bazkaldu ostean, Bertsxortan antzezlana ikusteko aukera eduki zuten, eta gauean beste herrietako gazteak ere hurbildu ziren Zamudiora, kontzertuez disfrutatzera.