Def Con Dos eta Etsaiakeroak taldeek joko dute gaur Zamudioko Pazko jaietan

Aikor aldizkaria 2017ko eka. 2a, 09:56

Pazko jaiak ekainaren 2tik 5era ospatuko dabez Zamudion. Aurreko urteetan moduan, Eguraldi Ona jai-batzordeak jai herrikoiak antolatu dauz eta adin-tarte guztietako zamudioztarrek eukiko dabe zer egin eta zertaz disfrutau. Halan, betiko ekitaldiak mantendu dabez, baina nobedadeak be egongo dira.

Itziar Landeta kultura zinegotziak eta jai-batzordeko kideak azaldu deuskun moduan, aurtengo nobedadeen artean koadrilen txapelketea da aitagarria. “Helburua da herriko koadrilek antolatzen diran ekintza ezbardinetan parte hartu daiela. Parte-hartzea zelan izan dan balorauko da eta horren arabera saria jasoko dabe”. Orotara hiru sari emongo dira: 150 euro, 120 euro eta 100 euro.

Txupinazoa arratsaldeko 6etan botako dabe. Kalejirea eta umeentzako disko-festea egongo da eta txanpinoiak eskiniko dira Kultura Etxeko patioan. Kontzertu-sailari Def Con Dos eta Etsaiakeroak taldeek emongo deutsie hasierea. Gaua Dj Markelinen eskutik luzatuko da.

Zapatua egun handia izango da Zamudion. Sukalki txapelketea ohikoa da Zamudion eta horrezaz ganera, tortilla txapelketea egingo da lehenengo aldiz, goizean. Era berean, herriko baserritarrek ekoiztutako produktuen azokea ipiniko da eta ardiak mutiltzeko erakustaldia eskeiniko da Kultura Etxeko patioan. Umeentzako jolasak be egongo dira eta zaldi gainean ibilteko aukerea eukiko dabe. Arratsaldean, trial quad erakustaldia egingo da kanposantu ondoko zelaietan, eta Hiru bat dantza taldeak dantzen agerraldia eskiniko dau Kultura Etxean. Arratsaldeko 8etatik aurrera Zamudioko Kamara Korala arituko da eleizan, abesbatza honeekaz batera: Otxote Bilbao Argia eta Jose Mari Arregi abesbatza. Hesian, Itziarren semeak eta Oxabi taldeak gaueko 11tatik aurrera igongo dabe eszenatoki nagusira.

 

Idea barrien bila

Domekan, besteak beste, eskupelota partiduak egongo dira frontoian, eta umeentzako jolas-parkea ipiniko da plazan. Xabi Aburruzaga trikitilariak kontzertua emongo dau arratsaldeko 7etan, plazan. Pazko jaiak astelehenean amaituko dira. Egun horretarako, kopaua eta karta txapelketea antolatu dira.

Ume, gazte zein nagusiei zuzendutako ekitaldiak egongo dira, beraz. “Inportanteena da jenteak jaietan ondo pasatzea. Ganera, eskertzekoa da herriko alkarteen lana, guztiek era baten edo bestean parte hartzen dabelako jaietan. Eta ekintzak  proposatu eta antolatu be egiten dabez”. Horren haritik,  Landetak deia luzatu deutse zamudioztar guztiei, jai-batzordean parte hartu daien eta jaiak idea eta proposamen barriakaz aberastu daiezan.

 

Ekainak 2, barikua

18:00: Txupinazoa eta gozoki jaurtiketea, Zamudioko plazan. Kalejirea, Bertoko eta Gazte Elai taldeakaz.

19:00: Umeentzako disko-festea, Kultura Etxeko patioan.

20:00: Txanpinoiak, Kultura Etxeko patioan.

23:00: Kontzertuak: Def Con Dos, Etsaiakeroak eta DJ Markelin.

 

Ekainak 3, zapatua. Sukalki txapelketea

09:00: Sukalki eta tortilla txapelketetan izena emotea, Bidekoetxe parkean.

10:00: Nekazamudio azoka, Kultura Etxeko patioan.

11:00: Umeentzako jolasak, Bidekoetxe parkean. Zaldi gaineko paseoak.

12:00: Kalejirea.

12:00: Ardiak mutiltzeko erakustaldia, Kultura Etxeko patioan.

13:30: Sukalkia aurkeztea, Bidekoetxe parkean.

16:00: Trial Quad erakustaldia, kanposantu ondoko zelaietan.

18:00: Hiru bat dantza taldea, Kultura Etxean.

20:00: Sakatu elektrotxaranga, herritik zehar.

20:00: Abesbatzak, eleizan: Otxote Bilbao Argia, Jose Mari Arregi abesbatza eta Zamudioko Kamara Korala.

23:00: Kontzertuak: Hesian, Itziarren semeak eta Oxabi.

 

Ekainak 4, domeka

10:00: Eskupelota partiduak, frontoian.

11:00: Mezea.

12:00: Kalejirea.

12:00: Umeentzako jolas-parkea, Zamudioko plazan.

16:00: Umeentzako jolas-parkea, Zamudioko plazan.

19:00: Xabi Aburruzaga, Zamudioko plazan.

 

Ekainak 5, astelehena

12:00: Mezea. Ostean, kopaua elizpean.

16:00: Karta txapelketea, Adintsuen Etxean.

 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).