Era berean, mezu bat bidali daiteke zizegorri@gmail.com helbide elektronikora. Irteerak 75 euro balio du; 25 euro, umeentzat. Prezioaren barne 21eko afaria eta hotela daude, eta 22ko gosaria eta bazkaria. Bakoitzak eraman beharko du egun bietarako hamaiketakoa.
Bestalde, Zizegorri elkartekoek perretxikoak identifikatzeko zerbitzua ipiniko du herritarren eskura udazkenean. Nahi duenak euren egoitzara –Aresti kalea, 2– jo dezake astelehenero, 19:00etatik 21:00etara.
Jardunaldiak, Derion
Bestalde, Untza Derioko mendi taldeak Mikologi jardunaldiak antolatu ditu hamargarren aldiz urriaren 14 eta 15erako. Urriaren 14an, Udaletxe aurrean lotu dira goizeko 8etan, perretxikotara joateko. Hurrengo egunean, 10:00etatik 14:00etara mikologi erakusketa eta dastatzea egongo dira Sollube kalean.