Elkarretaratzea Zamudion, azken hilketa matxista gaitzesteko

Aikor aldizkaria 2017ko urr. 6a, 12:13

Deia gaurko, urriaren 6rako, egin dute. Elkarretaratzea arratsaldeko 7etan izango da Zamudioko Kultura Etxeko plazan. 

Ana Belen Jimenez gasteiztarra bere senarrak hil du aste honetan, emakumea berarengandik banatzeko prozesuan zegoela. Hamabost eta hamazortzi urteko seme-alaba bi zituen. Datu ofizialen arabera, indarkeria matxistak 39 emakume hil ditu aurten Estatuan, eta beste hiru hilketa dabiltza ikertzen. Emakumeak beren bikotekideek edo bikote ohiek hil dituzte.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.