MotorslotD4 II. Irekia, Zamudion

Aikor aldizkaria 2017ko urr. 30a, 14:50

Argazkiak: Javier Alonso

Zamudio Racing elkarteak MotorslotD4 Irekia antolatu zuen bigarren aldiz, urriaren 28an eta 29an, Zamudioko kiroldegian. Hori Euskadi eta Kantabriako slot txapelketaren bigarren edizioaren azken saioa izan zen. 

Guztira 48 gidarik hartu zuten parte hainbat kategoriatan. WRS kategorian, Jandro Díaz astuariarra izan zen txapelduna; GT kategorian, Edu Olarte; SN Rallye kategorian, Serafin Gago galiziarra; N taldea kategorian, Iker Braceras; auto klasikoen kategorian, Asier Areitio; eta gazte mailan, Borja Alonso.

Txapelketaz gainera, Zamudio Racing Elkarteak hainbat ekitaldi prestatu zituen, besteak beste, haurrentzako puzgarriak, Rally eta 1 Formulako simulagailuak eta irrati-uhinen bidez kontrolatutako autoak. Asteburua antolatzeko, Zamudio Racing elkarteak besteak beste Zamudioko Udalaren, MotorslotD4 elkartearen eta hainbat babesleren laguntza izan zuen.