Asteburu honetan, azaroaren 4an eta 5ean, Zamudioko azoka egin zen. Egun euritsuak izan ziren arren, giro polita egon zen egun bietan. Zapatuan, V. Txokolate, Gozogintza eta Artisautza Azoka egin zen. Era berean, domekan, egun nagusian, Limusin Euskadiko txapelketa antolatu zen 25. aldiz. Guztira 110 buru aurkeztu ziren. Gainera, Euskal Herriko nekazaritza-produkturik onenak ikusi eta erosteko aukera egon zen bertan: ortuariak, frutea, gaztaia, txakoli, eztia eta euskal pastela.