Xabi Aburruzaga Trio talde berria

Aikor aldizkaria 2018ko api. 4a, 11:30

Keltik Xabi Aburruzagaren laugarren diskoa da eta bertan unibertso zelta ekarri du soinu txikira. Horretarako, hainbat musikariren laguntza eduki du: Alasdair Fraser eta Natalie Haas (Eskozia / AEB), Brian Finnegan eta Niahm Ní Charra (Irlanda), John Joe Kelly, Calum Stewart, Xabier Diaz (Galiza) eta Oreka TX.

Xabi Aburruzaga Trio sortzeko ideia joan den urteko udan atera zen, Estatu Batuetan zehar egindako birarako hiruko formatua prestatzen zebilela. Aburruzagaz gainera, bidaian lagun izan dituen Koldo Uriartek (pianoa) eta Aitor Uribarrik (pandero eta perkusioa) osatzen dute hirukotea. Horiek Aburruzagaren azken diskoetako abestiak, batez be Keltik lanekoak, aurkezten dabiltza hirukote formatuan eta, dagoeneko Glasgow-ko Celtic Connections jaialdian aritu dira, eta Aly Bain eta Phil Cunningham maisu eskoziarrekin batera eskaini dute kontzertua Sopelan. Maiatzaren 27an Santurtzin izango dira, Ibilaldian, eta ekainaren 26tik uztailaren 14ra biran ibiliko dira Estatu Batuetatik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).