Azaldu duten moduan, Astrabuduako Iker Torrescusaren diseinua aukeratu dute, “arrazoi birengatik: alde batetik, diseinu ezberdina zelako; eta bestetik, proiektu berritzailea iruditu zitzaigulako”. Egileak bere diseinua edukiko duen elastikoa eramango du saritzat. Izan ere, taldearen irudia ez ezik talde nagusiak 2018-2019ko denboraldian eramango duen elastikoa ere berritu egin dute.