Perretxikotara joango dira Zizegorrikoak

Aikor aldizkaria 2018ko mai. 9a, 10:55

Zamudioko mikologia elkarteko lagunek irteera antolatu dute maiatzaren 27rako. Urbasara joango dira perretxikotara. 

Bidaia autoz egingo dute eta hark 15 euro balio du. Hamaiketakoa prezioaren barne dago eta Arratondoko artzain bordan egingo dute. Gainera, parte-hartzaileek aukera izango dute Urbasako artzain gazta erosteko.

Hitzordua goizeko 7etan ipini dute Kolitza aparkalekuan, Zamudion, eta haiekin batera perretxikotara joan nahi duenak izena eman dezake 658 74 65 37 telefono zenbakira deituta edo WhatsApp-a bidalita, edo zizegorri@gmail.com helbide elektronikora mezu bat idatzita.