Antolatzaileek Zamudioko upeltegiak aurkeztu dituen bost ardoak, hartu dituzte aintzat: 2017ko Magalarte Zamudio, 2017ko Aretxabaleta eta upelean hartzitutako 2017ko Magalarte Zamudio ardoek urrezko domina lortu dute; eta 2017ko Zabalondo eta upelean hartzitutako 2016ko Magalarte Zamudio txakolinek, zilarrezko domina.
Zamudioztarrak eraldatzeko eta modernizatzeko prozesuan murgildu dira azken bolada honetan. Izan ere, betiko eskaintzari – Magalarte Zamudio eta Zabalondo–, ardo berri bi gaineratu dizkiote, upelean hartzitutako Magalarte Zamudio eta Aretxabaleta. Eta guztiek jaso dituzte nazioarte mailako sariak. Era berean, familiako gazteek gurasoen lekukoa hartu dute eta upeltegia zuzentzen hasi dira. Magalarte Zamudio duela 150 urte sortu zen eta gazteek, seigarren belaunaldia, haren etorkizuna bermatzen dute. Gazteek logoa eta etiketen diseinua aldatu dituzte eta horri esker finalistak izan dira Espainiako Marketin Elkarteak antolatutako sarietan.