Txorierri, feminista

Aikor aldizkaria 2018ko urr. 8a, 11:56

Zapatuan, urriaren 6an, bailara osotik etorritako emakumeak batu ziren Zamudion, Txorierriko I. Topaketa Feministetan parte hartzeko. Txorierriko talde feministek – Garrasia (Sondika), Koxak (Derio), Zapata Gorriak (Zamudio), Moreak (Lezama), eta Zutunik! (Larrabetzu) – eta Loiuko emakume feminista batzuek antolatuta, elkar ezagutzeko eta esperientziak partekatzeko eguna izan zen. Baita errebindikazioz betetako eguna ere.

Ekitaldi sorta zabala izan zen Kultura Etxean: kafe-tertulia, ekonomia feministari buruzko lantegia, triki-poteoa, sorgin dantza, bazkaria, Psicowoman ikuskizuna, Hakima Flissiren musika saioa eta La Basuren kontzertua, besteak beste. Emakumezkoek ez ezik gizonezkoek ere hartu zuten parte ekitaldietan.