Gorka Antxutegik eta Xabat Urrestik Zamudioko Rallya irabazi zuten Suzuki Swift sport bat gidatzen zutela. Mario Perez eta Mikel Cano bigarrenak izan ziren Renaul Clio bat gidatzen zutela; eta Ioritz Odiaga eta Iker Mintegi, hirugarrenak, Renault Megan bat gidatzen zutela. Erregulartasunaren lehiari dagokionez, hori Asier Santamariak eta Roberto Renteriak irabazi zuten. Luis Santaria eta Jagoba Garasa bigarrenak lotu ziren; eta Fernando Perez eta Asier Camara, hirugarrenak.
Zamudioko lasterketa puntuagarria izan zen lau txapelketa honetarako: Rally euskal txapelketa, Rally Bizkaiko txapelketa, Sport Erregulartasunaren euskal txapelketa eta Sport Erregulartasunaren Bizkaiko txapelketa.