Sarrerak, Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako

Aikor aldizkaria 2018ko abe. 4a, 12:19

Ohikoa den moduan, Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak Bizkaiko Bertsolari Txapelketara joateko autobusa ipiniko du. Txapelketa abenduaren 15ean, 17:30ean, izango da Bilbao Arenan (Miribillan). Autobusa 15:30ean irtengo da Lezamatik eta Zamudiotik eta Deriotik pasatuko da.

Bestetik, txapelketarako sarrerak ere badituzte salgai. Sarrerak 15 euro balio du Lagatzuko bazkideentzat eta berbalagunentzat; 18 euro, bazkideak ez direnentzat; eta zazpi euro, 16 urtetik beherakoentzat.

Sarrerak eskatzeko azken eguna abenduaren 4a izango da; eta autobusean izena emateko azken eguna, abenduaren 11n. Horretarako, mezu bat bidali behar da lagatzu@lagatzu.org helbide elektronikora, edo elkartearen kideei esan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).