Luzeena hau da: Sabino Arana plaza – Ganguren – Trikuharrira eta metrailadore-habietara bisita gidatua (Avril mendiaren azpian) – Sandoni – Arroetako karobia. Lau ordu eta erdi iraungo du, eta 08:00etan aterako da Sabino Arana plazatik. Laburrena, bestalde, hau da: Sabino Arana plaza – Zamudioztarren bidea – Trikuharrira eta metrailadore-habietara bisita gidatua – Sandoni eta Arroetako karobia. Ordu bi iraungo du, eta 10:00etan aterako da Sabino Arana plazatik. Kasu bietan, hamaiketakoa eskainiko da 12:30ean, Arroetako karobian.
Basa dela eta, antolatzaileek botak eta makila eramateko gomendioa egin dute.