Artista bila dabil Lagatzu

a: circoymalabares.wordpress.com 2019ko api. 8a, 10:37

Zamudioko euskara elkarteak Txou Zirkuak emanaldi berezia prestatuko du aurtengo Lagatzu Egunean, eta herriko artisten bila dabil. Besteak beste, artistak, figuranteak eta kantariak badituzte.

Abilidade bereziren bat duena edo laguntzeko prest dagoena apirilaren 12an, 19.00etan, hurbil daiteke Kultura Etxera, eta ekintzan izena eman. Lagatzukoek munduko ikuskizunik handiena antolatzeko asmoa dute.