Gunera bakarrik Euskotrenen bidaia bat egin aurretik edo ondoren sartu ahalko da, eta bizikleta lau egunean utzi ahalko da bertan. Lau egun baino gehiago pasatuz gero, Euskotreneko langileek aparkalekutik atera ahalko dute bizikleta. Era berean, instalazioak txarto erabiltzen badira, garraio-txartelaren bidezko sarbidea ukatuko da. Bizikletak aparkatzeko guneak eta geltokiak ordutegi bera izango dute. Euskotrenek Zamudioko Udalarekin elkarlanean eskainiko du zerbitzua.
Informazio gehiagorako: 94 433 33 33 telefono-zenbakia, Zamudioko geltokia, bezeroaren arreta-bulegoa eta www.euskotren.eus webgunea.