Zamudio Racing Elkarteak Zamudio Racing Eguna ospatu zuen zapatuan, uztailak 6, bosgarren aldiz. “Hamaika gasolina erre” lelopean, hainbat ekintza antolatu ziren: lasterketa, umeentzako tailerrak, ikastaroak, herri-bazkaria… Eta jakina, urtero moduan, bertsolari batzuek eguna girotu zuten eta rally-autoz joateko aukera ere izan zuten. Bideoan, esate baterako, Arkaitz Estiballes dugu ikusgai.