Eusko Trenbide Sareak (ETS) Zamudioko trenbide-pasagunea kendu, eta haren ordez oinezkoen pasabidea eraikiko du. Deia egunkarian argitaratu dutenaren arabera, goitiko pasabidea izango da eta ETSk azpiegitura eraikitzeko proiektua egiteko eskatu du. Komunikabide horretan ere jakinarazi dute Zamudioko trenbide-pasagunetik egunero 600 pertsona inguru eta 68 tren pasatzen direla.